miércoles, 15 de junio de 2011

TXAKURREN IPUINA

Txakurren hizkuntza
Behin batean Konde batek seme bat zeukan. Semea kokolo hutsa zen, ez zuen ezer ikasten. Ezin zuen.Aitak hirira bidali zuen semea, irakasle partikular batengana, ea horrela zerbait lortzen zuen.
Semea hiritik itzultzerakoan aitak galdetu zion:
- "Zer? Ikasi al duzu zerbait?"
- "Baaai! Txorien hizkuntza ikasi dut".
- "Nola? Txorien hizkuntza? Zoaz, zoaz etorri zaren bidetik!"
Semeak beste urte bete egin zuen hirian. Oraingoan beste irakasle baten menpe. Urtea iragandakoan, gaztea berriz ere etxera.
- "Aspaldiko! Zer? Aurten etzara txio-txioka etorriko, ez?"
- "Ez. Aurten, krua-krua, igelen hizkuntza ikasi dut."
- "Nola? Igelen hizkuntza? Ahhh! Beitu, azkenengo aukera emango dizut. Beste urte bete alferrik galtzen baduzu ez niri aita deitu."
Etorri zen mutila hirugarren urtean eta badakizue nola agurtu zuen aita: Gua, guau!
- "Hori besterik ez genuen behar. Orain txakurren hizkuntza!".
Kondea sutan zegoen eta etxetik bota zuen semea:
- "Alde hemendik, ez zaitut berriro ikusi nahi!"

3 comentarios: