miércoles, 15 de junio de 2011

KATUEN DEFINIZIOA

Katua, edo Etxe Katua haragijale ugaztun txiki bat da, Felis silvestris catus espeziekoa. Bere ahaiderik gertuena Afrikako basa katu bat da: Felis silvestris lybica. Gutxienez 3.500 urtez katua gizakiarekin bizi izan da eta Antzinako Egipton saguak ehizatzeko erabiltzen ziren. Orain 8.000 urteko lurperaketa batean gizaki bat eta katu bat aldi berean lurperatuta daude. Hainbat katu arraza daude munduan zehar, itxura eta ile kolore ezberdinekin.


Collage of Six Cats-02.jpg

TXAKURREN DEFINIZIOA


Txakurrak:

Txakurra  ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenakoa. Txakurrak otsoetatik  etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek 150.000 urtea arte luzatzen duten abere bihurtzea.
Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Gutxi batzuk txikiak dira (adibidez, Chihuahua) eta beste batzuk handiak (Argentinako Dogoa). Kolore gehienetako txakurrak daude eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak...
Herrialde gehienetan txakurrek laguntza baino ez dute ematen baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Hala ere herrialde batzuetan txakurrak ez dira animalia garbitzat eta beste batzuetan janarirako erabiltzen dira.

TXAKURREN IPUINA

Txakurren hizkuntza
Behin batean Konde batek seme bat zeukan. Semea kokolo hutsa zen, ez zuen ezer ikasten. Ezin zuen.Aitak hirira bidali zuen semea, irakasle partikular batengana, ea horrela zerbait lortzen zuen.
Semea hiritik itzultzerakoan aitak galdetu zion:
- "Zer? Ikasi al duzu zerbait?"
- "Baaai! Txorien hizkuntza ikasi dut".
- "Nola? Txorien hizkuntza? Zoaz, zoaz etorri zaren bidetik!"
Semeak beste urte bete egin zuen hirian. Oraingoan beste irakasle baten menpe. Urtea iragandakoan, gaztea berriz ere etxera.
- "Aspaldiko! Zer? Aurten etzara txio-txioka etorriko, ez?"
- "Ez. Aurten, krua-krua, igelen hizkuntza ikasi dut."
- "Nola? Igelen hizkuntza? Ahhh! Beitu, azkenengo aukera emango dizut. Beste urte bete alferrik galtzen baduzu ez niri aita deitu."
Etorri zen mutila hirugarren urtean eta badakizue nola agurtu zuen aita: Gua, guau!
- "Hori besterik ez genuen behar. Orain txakurren hizkuntza!".
Kondea sutan zegoen eta etxetik bota zuen semea:
- "Alde hemendik, ez zaitut berriro ikusi nahi!"

TXAKURRAK BERPIZTU AHAL DIRA?

Esaten duten bezala estatu batuetan txakurrak berpistea lortu dute , eta txakurrak berpizteko odol apur bat eta deskarla elektriko bat behar izan dute .

martes, 14 de junio de 2011

TXAKURRAK ETA KATUAK

Mundu guztiko txakurrak bere familia galdu egiten duenean hiltzeko gogoak ematen dizkiote orregaitik psiquiarta
bat sortuko dute  txakurrek momentu txarrak ez pasatzeko.